KNISTER
Oraingo abentura honetan Erdi Arora bidaiatzen du Kikak, eta etsaiek inguratuta duten gaztelu batean agertzen da. Zaldun Beltza beldurgarria eta boteretsua da oso, baina Kika ez litzateke supersorgina izango hari aurre egingo ez balio. Borroka horretan azti ezagun bat, bele bat eta herensuge batek zaintzen duen ezpata miragarria izango ditu laguntzaile.