EGAÑA, ARRATE
Bertolek kamuflatzeko eta ezkutatzeko abilidade berezia du, eta bere urtebetetze egunean desagertu egin da; itxuraz, etxetik irten gabe. Inoiz baino hobeto gordeko zen, agian? Txantxa gogaikarri bat al da? Eskolako ikaskide harroputzek zerikusirik ote dute desagerpenarekin? Arazoak ditu lagunekin? Familiarekin?
Ematen du inork ez dakiela ezer. Poliziak bilatu du, baita bere aitonak ere, espioi jubilatua baita, baina alferrik. Gurasoak biziki kezkaturik daude, eta lagunak, larriki urduri. Zer gertatzen ari da?
Klarisa Lupabitx detektibeari ezin hobeto egokitzen zaion kasua da. Bertolen etxera joango da Samedi katuarekin, eta bion artean ikerketa bat abiaraziko dute. Aurkikuntza arraro eta harrigarriei aurre egin beharko diete.
KLARISA LUPABITX
Misterio eta suspense saga
Detektibe ospetsua da Klarisa Lupabitx andrea, eta desagerpen kasuetan eskarmentu handia du. Tresna asko eta orijinalak baliatzen ditu -gehienak atzerrian edo Espioien dendan erosiak - eta primeran moldatzen da borrokan, zenbait borroka teknika ikasi duelako. Samedi, 3 koloreko katemea, berarekin eramaten du beti, txakurrek baino sen handiagoa erakusten baitu galdutakoak aurkitzeko.
Suspense liburua izateak ez du esan nahi bizitzaren beste alderdiak baztertzen dituela. Patricia Highsmith autoreak dioen moduan, emozioak ezinbestekoak dira suspense on bat garatzeko.