ROSSEL, JUDITH
Stellaren hiru izebek Wakestone hirian ikastera bidali dute neskatoa. Gainera, neskentzako barnetegi ilun eta zorrotz batera bidali dute.
Ikasturtea aurrera doala, Stellaren lagun berrietako bat desagertuko da, eta neskatoa haren bila hasiko da. Abentura arriskutsua biziko du eta, hartan, hiriak ezkutatzen duen misterio ahaltsu baten berri izango du eta bere familiaren jatorria ezagutuko du.