URKIZU, LEIRE / SAMITIER, RAQUEL (IL.)
Amets aitona-amonaren baserrian egutegiko hamabi hilabeteen sekretuak deskubrituko ditu. Naturaren eta urtaroen harreman estuaren bitartez, Euskal Herriko kultura zaharraren arima eta oinarria non dagoen ikasiko du. Azken finean, naturak eman digunetik bizi izan gara beti, eta hark eskaintzen digunera moldatuz, eta hortik ikasiz, eratu ditugu ohiturak, herriak, egiteko moduak eta mundua ikusteko erak. Naturara egokituz sortu dugu gure herria. Zatoz Ametsekin ibilbide magiko hau egitera. Liburu hau gonbidapen galanta da!