AGIRRE GARMENDIA, ALAINE
Irakurtzen ikasten ari diren bost urtetik aurrerako haurrentzat ipuinak sortu dira Kimu bilduman. Badauzkat nire zulotxoan ipuinaren kasuan, Alaine Agirrek eta Irrimarrak hitzak eta irudiak elkartu dituzte negua pasatzeko janaria biltzen ari den urtxintxaren istorioa kontatzeko. Ipuinean bada, ordea, etengabe presente dagoen beste protagonista bat ere. Bukaerara arte, baina, ez dugu jakingo nor den.