GALLASTEGI ZENDEGI, LUR / ZUBIMENDI IDARRETA, (IL.) ALAI
"Oraingo honetan, Basakabiko lagun batzuk Karlaren familiak Suitzan duen etxera joango dira egun batzuk pasatzera. Berehala ohartuko dira herri eder horretan, hiru gauza direla garrantzitsuak: txokolate-lantegiak, izotz-irristaketa eta eskia.
Gainera, lagun berriak egingo dituzte: Sofia eski begiralea eta Noah eta Johanna patinatzaileak. Azken biek zerbait darabilte ezkutuan, eta misterioa saiatuko dira argitzen Karla, Maren, Izar eta Bosko. Behin misterioa argituta, gai izango ote dira Noah eta Johannari laguntzen beren helburua bete dezaten?
Ez galdu neguko egun hotzetan, izotz eta elur artean gertatzen den abentura berri hau!