VELTHUIJS, MAX
Igelak ez du mamuetan sinesten, eta bere lagun Ahateak eta Txerriak ere ez, baina egun
batean, gauaren isilean, hots arraroak aditzen hasi dira. Denak elkarrekin sartu dira
Txerriaren ohean, elkar animatzeko, eta hurrengo goizean... a zer sustoa hartuko duen
Erbiak!
Mende laurdena bete du Igelak, Max Velthuijs ilustratzaile eta idazleak asmaturiko
pertsonaiak, mundu osoan arrakasta nahiz sariak irabazi dituenak.