GONZALEZ MARTINEZ, UNAI
Euskal mitologia eta ikonografia liburu interaktibo bakarrean baturik!
Euskal mandalak koloreztatzeko munduko lehen liburua da. Euskal ikonografiaren ikerketetan, harri aroko disko-formako hilarrietan eta antzinako mito paganoetan oinarriturik dago.
ADINA: 8 urtetik gora.
TEKNIKA MISTOA: Teknika lehorra zein hezea jasaten ditu, tenpera eta errotulagailuak barne. Kalitate handiko paperaz (300g) egin dugu: nahi duzunarekin margo dezakezu.
EDUKIA: Koloreztatzeko 15 irudi + 15 kontakizun. Pertsonaia mitologikoei, sinboloei, espiralei, basoei, erraldoiei, lamiei, bertako faunari, magia paganoari, sorginei eta abarri buruzko mito eta bitxikeriak aurkituko dituzu. Euskal kulturaren ikonografian oinarritutako diseinu originalak, urteetako ikerketaren emaitza.
Amaieran, mandalak kalkatu eta zureak diseinatzeko txantiloi 1 dago.