Mix-Mix hiru koloreko ilea duen kale-katu bat da. Jakin-min handia du eta bihozbera da, baina arazotan sartzeko joera dauka. Oraingoan, urrezko sagutxo bat ezagutu du eta hark hiru desio eskaintzen dizkio. A zer nolako nahaste-borrastea sortzen den bere desioak azaltzen dituenean! Azken emaitza: usain txarra duen abentura bat. Baina istorio kirasdun honek amaierarik onena izango du: Mix-Mixek lagun berri bat egingo du!