ALCÁNTARA SGARBI, RICARDO
Zer gertatzen da pirata basati bat itsasontziko masta nagusira igo eta, abentura betean ari dela, amak meriendatzera joateko deitzen dionean? Ricardo Alcántarak eta Gustik osatzen duten tandem sortzaile honek egindako liburu honetan ageri-agerian gelditzen dira haur-irudimen neurrigabeak edozein objektu jolasgai eta gozagarri bihurtzeko duen ahalmena. Pirata ausartak 30 urte betetzen ditu abentura bizkor baten gorabeherak errima bidez fantasia akuilatzen; etxetik irten gabe itsasoak zeharkatzeko gonbitea egiten du, abordatzeak eginez eta altxorrak bilatuz.