MITXELENA LARRETA, OLATZ / IRATI (IL.), EGUREN ARRUTI
Galderak sortzen zaizkio Udane bilobari, aitonak egiten eta esaten dituenak entzunda: aitonak landatu eta zaindutako basoa aitonarena ote da?, basoari kendu edo eman, zer egiten dio aitonak gehiago?
Hausnartzeko liburua da Su txikian: denboraz, basoaz, galdutako bizimoduez, aldatzen diren ikuspegiez. Galduko dira okilak, galduko dira su txikia eta basoari begiratzeko modua; galderarik ez zaigu ahituko, ordea: kaxk-kaxk egingo dio okilak irakurlearen buruari.