OLAIZOLA LAZKANO, JESUS MARI "TXILIKU"
Behin batean, Xoxope eta Xoxopa izeneko zozo bi elkar ezagutu zuten lorategi batean. Erabaki zuten ereinotz hartan habia egitea. Lau zozokumeak jaio zirenean, oso pozik zeuden zozo-aita eta zozo-ama. Baina izugarria gertatu zen: herri hartan bazen azeri gaizto bat, Lukianton izenekoa. Munduko azeririk maltzurrena zen.